Olentzero eta Mari Domingi etorri dira eta sariak utzi dituzte

2022ko saritu taldea

Udal Euskara Sailak, liburutegiarekin batera, urtero martxan jarri ohi duen ‘Olentzerori gutuna’ izeneko ekimena betiko legez oso arrakastatsua gertatu da herritarren artean. Sariak abenduaren 29an banatu ziren Lobiano Kulturgunean, euskara alorreko zinegotzi arduraduna, Harri Araiztegi buru izanik.