Ermuak planto: guztiok kalera!

03.02.23
Imagen
Movilizacion de once años atrás
Institución
Udal honek Seigarren Mendeurrena kaleko puntu batean bizilagunak biltzeko eta bidea mozteko deia egin du bihar eguerdiko ordu batean, trafiko astuna hirigunetik aterako duen saihesbidearen beharra aldarrikatzeko eta oraindik egiteke dauden tarteak bukatu ditzala Bizkaiko Foru Aldundiaren konpromisoa eskatzeko.

Herriko ia hogeita hamar elkartek (sozial, hezkuntza, kirol, kultura, sindikatu eta aisialdiko eremutakoak) mobilizazio deiarekin bat egin eta kalera aterako dira bihar eguerdian.

Udalbatza osatzen duten bost alderdiek eta 'Ermuko Saihesbidea-Variante Ya' herri plataformak mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak, egunero trafikoaren eraginez jasaten dugun arrisku eta kutsaduragatik, hiru errepidek Ermua zeharkatzen dutelako eta horietako bi hirigunetik pasa behar direlako Ermuko (Urtia) eta Mallabiko (Goitondo) industrialdeetara sartu eta irteteko.

Denak batera

Deia eta gonbitea luzatu duten bi taldeak bat datoz azpiegitura hori amaitzeko premia larria dagoela, eta, beraz, bat jarri dira deialdian. Udalbatzarentzat ez da onargarria 2018. urtetik, lehen fasea ireki zenetik, ingurumen-baimenak iraungitzen utzi izana eta proiektuan inolako dirurik zehaztu edo inbertitu ez izana. Emandako hitza ez betetzetzat jotzen du. Plataformarentzat, aldiz, tokiko erakundeak ez du nahikoa egin, eta konformista izan da. Ondorioz, bizilagunok oso nazkatuta gaudenez, antolatu egin dira, oraindik egin gabe dauden saihesbide zatien beharraren aldarrikapena berreskuratuz, agenda sozial eta politikoaren lehen orrira ekarriaz.

Ekitatea eta tratu bera lurralde osoan

Pertsona edo talde bakoitzak izango dituen arrazoiak zilegi eta edozein izanik ere, saihesbidearen premia agerikoa da eta indarrean jarraitzen du. Guztiok bat egitea, mobilizazioaren legitimazioa areagotu eta indartu egingo du. Ermuak eta bertako biztanleok arrazoiz gainezka gaude. Tona askoko ehunka kamioi ibiltzen dira egunero gure hirigune erdian. Horrek segurtasunik eza, keak eragindako ingurumen-kutsadura eta zaratak eragindako akustika-kutsadura eragiten ditu, eta, horrez gain, pertsonen nahiz enpresen kostuak areagotzen ditu, denbora-atzerapenengatik; horrek guztiak gure lehiakortasuna eta etorkizuneko garapena oztopatzen dituztelarik.

Laburbilduz, bihar guztiok kalera, ahots bakarrez, Bilbotik bertatik ozen eta indartsu entzun gaitzaten.

Noticias relacionadas

Imagen
17.02.25
Curso gratuito de disc-jockey para jóvenes nacidas/os entre el 2007 y 2012

Organizado por el servicio de Juventud se desarrollará los cuatro sábados de marzo
Imagen
14.02.25
Concluyen las sesiones del proceso participativo para definir los usos de la Plaza del Mercado

El Ayuntamiento valora positivamente la implicación de colectivos y ciudadanía en la definición del futuro del espacio
Imagen
14.02.25
Renovado el mobiliario urbano de la zona peatonal de San Pelayo

El área de Servicios ha sustituido 22 bancos deteriorados y que requerían mantenimiento por otros reciclados y más sostenibles