Gazte asko agertu zen aisialdiko lokalen inguruko lehen bilerara.

27.10.05
Erakundea

Ehunetik gora gazte bildu zen gazteen aisialdiko lokalak arautzeko ordenantza berriaren nondik norakoak azaltzeko Udalak deitutako bart gaueko bileran. Bilerak agerian utzi du araudi berria aplikatzeari begira alde guztiek duten interesa, gazteek egun erabiltzen dituzten 67 lokalei eragingo baitie ordenantzak. Bileran alkate den Carlos Totorika, hirigintzako zinegotzia, Félix Prol eta gazteria alorreko Víctor Fernández izan ziren. Aisialdiko lokal horien erabilera eta gutxieneko baldintzak arautu beharra zerk sortu duen azaldu zuen Udalbatzaburuak. Totorikak adierazi zuenez “ez dugu lokalik ixteko asmorik, baina jabetu behar gara lokaletatik hurbil eskubideak dituzten auzokideak daudela eta ahalegina egin behar dugu guztion interesak uztartzen’. Ondoren, Félix Prolek, ordenantzaren berri zehatza eman zuen eta araudiak jasotzen dituen hainbat aspektu sakondu zituen, besteak beste, lokalek ura edukitzeko beharra, su-itzalgailuak, larrialdietarako argiak, eta abar. Alkateorde honek azpimarratu nahi izan zuen horrelako lokalek eta horiek erabilerak arazoak sortarazten dituztela “erabiltzaileak adinez txikiak direnetan’. Errealitate horretaz jabeturik, udalak bi araudi prestatu ditu; bata, 14 urtetik 18ra bitarteko erabiltzaileentzat eta, bestea, 18tik 25era bitartekoentzat. Prolek erantzukizunaz jardun beharra aipatu zuen, lokal horietan ‘ezin baitira egon gazteek eskola orduetan’.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa