Datorren astean ekingo diogu ibilgailuen gaineko zerga kobratzeari

26.02.16
Ekonomia eta Ogasuna

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko udal zerga borondatez ordaintzeko aurtengo epea datorren astean hasiko da. Epea zabalik izango dugu martxoaren 2tik hasi eta datorren apirilaren 7ra bitartean, biak barne. Horren berri eman du udal Kontu-hartzailetzak, etxebizitzen atarietan jarri digun oharrean. Aurtengoan zerga hori 7932 pertsonek ordaindu beharko dugu, gure herrian erroldatuta dauden kategoria ezberdinetako ibilgailu motordunen titularrak garelako. Udal honek aurreikusi du 88.875,23 euro bilduko dituela zerga horren bidez. Zerga-ordainketa helbideraturik dugun guztiok %4ko deskontua izango dugu, eta ordainagiriaren zenbatekoa borondatezko aldiaren lehenengo bosgarren egunean -martxoaren 7ko astelehenean- kargatuko ikusiko dugu adierazirik dugun kontu-korrontean.

Zerga ordaintzeko hainbat aukera ditugu; Kutxabank erakundeak duen edozein bulegora joatea goizeko 9etatik 11etara bitartean, titularrek etxebizitzan jaso duten inprimakia eramanez. Halaber, titularrek entitatearen orotariko kutxazainetan edo bere web-gunean ere egin dezakegu ordainketa. Eta baita Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidean. Borondatezko epea igaro eta gero, ordainagiriaren zenbatekoa bide exekutibotik eskatuko da, ehuneko hogeiko gainkarguaz.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa
Imagen
Gobernu Taldeko kideak, 2025eko Aurrekontuen aurkezpenean
18.11.24
Ermuak 2025eko Udal Aurrekontuak aurkeztu ditu, pertsonak eta berdintasuna ardatz hartuta

Beatriz Gamiz alkateak aurkeztu du ia 26 milioi euroko proiektua
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea