Gipuzkoa Etorbidearen 24an dagoen arketa konpontzeko lanak asteazkenean hasiko dira

16.08.16
Abisuak eta matxurak

Abuztua oporretako hilabete nagusia da. Hori dela eta, hilabete honen abantailak erabiliz, bihar asteazkenean Gipuzkoa Etorbidearen 24an dagoen arketa (N-634 errepidean zehar) konpontzeko lanak hasiko dira. Lanak egun bertan bukatzea espero da.

Udaltzaingoak pasa den astean seinaleak jarri zituen ibilgailuak geratzea debekatzeko bihar asteazkenean goizeko 7etatik aurrera bai galtzadaren ezkerreko aldean bai eskumako aldean. Lekua beharrezkoa da lanak egiteko eta bide bat sortzeko ibilgailu-zirkulaziorako.


Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea