Hondakin organikoa birziklatzeko poltsak ematen dituen makina berria dugu Konbentukoan

29.05.19
Ingurumena

Makina berriak hiriguneari zerbitzu emango dio eta herriko hirugarrena izango da

Edukiontzi marroiaz baliatuz hondakin organikoak birziklatzeko poltsak ematen dituen makina berria dugu Konbentukoan. Makina hori herrian edukiko dugun hirugarrena da, aukerak zabaltzeko helburua duena. Makina berria Konbentukoa kalean jarri du Debabarreneko Mankomunitateak, ‘Abiapuntu’ bulegoaren alboan, udaletxearen atzeko aldean. Makina horren hiriguneko herritarrei zerbitzua emateko helburua du.

Poltsak doakoak imanten jarraituko dute, orain arte bezala. Ermuarrok horiek autozerbitzuan jasotzeko hiru makina izango ditugu aukeran, beste horrenbeste tokitan: Gipuzkoa Etorbidea kalean dugun Miguel de Unamuno gizarte-zentroan; San Pelaio parkean eta kiroldegiarena aurrez aurre dagoen beirazko egitura eta, azkenik, Konbetukoan jarri berri dena, udaletxeko eraikinaren atzeko aldean. Hiru kasuotan, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan. Poltsak makina automatikoan hartzeko txartela beharrezkoa da eta banatzaileak sorta bana emango digu hilean behin.

Makina banatzaile berria kalean jarri da; argindarrerako eta 4G konexiorako hartuneak ditu, poltsak zein abonatuk, noiz eta zein aldizkatasunarekin ateratzen ditugun jaso eta transmititzeko. Makina metalezko egitura bat du kanpotik eta eguraldien gorabeheratik babesteko teilape edo bisera bat ere izanik. Aurreko aldean plastikozko irudia du, non zern den eta poltsak bola erabili behar ditugun azalpenarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera