Hamaiketakoarentzat oihalezko poltsa berrerabilgarriak jaso dituzte LHko ikasleek

11.02.22
Ingurumena

Herrian dauden LHko ikasle guztiei banatu zaie 30. Eskola Agendaren Osoko Bilkuran jasotako proposamenari erantzunez

Hezkuntza eta Ingurumen Zinegotziak berrerabil daitezkeen oihalezko 900 poltsa banatu ditu gaur herriko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetan, ikasleek eguneroko hamaiketakoa edo mokadutxoa modu jasangarriagoan eta ekologikoagoan eraman dezaten, erabiltzen zituzten plastikozko edo paperezko erabilera bakarrekoak ordezkatuko baitituzte. Banaketak, iazko ikasturteko Eskolako Agenda 30en baitan, 2021eko ekainaren 7an telematikoki, Udalbatzak egindako osoko bilkuran hartu zuen konpromisoari erantzuten dio. Horretan, Ongarai Eskolako 6. mailako ikasleek proposatu zuten oihal berrerabilgarrizko poltsak zabaltzea, erabilera eta kontsumo arduratsuagoaren mesedetan. Aipatu bilera hori, ikastetxeetako ikasleekin egin arren, ordezkaritza-organo gorenaren lan bilera, balio berbera duena, non harturiko erabakiak gerora bete beharrekoak diren, zulodun zakuan utzi gabe. Hortaz, eskaerei erantzuten hasi zaio, korporazioek proposamena ontzat jo baitzuten.

Jol Gisasola zinegotzi eskudunak, ikastetxeko Andoni GArrido zuzendariak eta Tere Conde Hirigintza arloko lankideak materiala banatu dute gaur Eskolako Agendaren programan parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetan. Poltsa berdeak dira, ixteko kordoi lerragarria dutenak, eta 27x32 cm-ko tamaina dutenak. Serigrafiatuta daramate "Jasangarritasuna, denon ardura" esaldi euskaraz nahiz gazteleraz, eta gure udaleko logoa.

Udal ordezkariek materiala emateaz gain, Ongarai Eskolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak bisitatu dituzte. Gisasolak entregatzeko arrazoia azaldu die; ideia ona izanik zabaltzea eta ikastetxe guztietako lankideei poltsa bat banatzea erabaki dutela esan die, eta egunero erabiltzera animatu ditu. “Zuen eguneroko bazkaria ekartzen baduzue, keinu arduratsu horrek plastikozko poltsa bat kentzea ekarriko du, pentsatu ikasturteak zenbat egun dituen eta ehunka pertsonak parte hartuko dugun helburu betetze aldera. Ingurumena guztiona da, eta zuen esku dago ingurumen eta etorkizun hobea eduki ahal izatea” gehitu du.

Zinegotziak datozen hilabeteetan eskola ikasleek aurkeztutako eta positibotzat jotzen diren gainerako proposamenei erantzuteko eta horiek betetzeko asmoa agertu du.

Azpian, proposamena egin zuen ikastetxean egindako banaketa sinbolikoaren argazki-sorta uzten dugu, horri beste lau ikastetxeek laster helaraziko dizkiguten irudi gehiago gehituko dizkiogu datozen egunetan.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera