44 pertsonak parte hartuko dute Valdespina aparkalekuko garaje-plazen zozketan

05.12.24
Imagen
Hirigintza
Zozketa abenduaren 12an, osteguna, 12:00etan izango da udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan

Ermuko Udalak Valdespina Markesa lurpeko aparkalekuan dauden 57 plazak zozketatuko ditu datorren ostegunean, abenduaren 12an. Zozketa publikoa izango da interesa duten guztientzat, eta 12:30ean hasiko da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.

Guztira 44 pertsonak dute beren ibilgailuentzako plaza bat eskuratzeko aukera, eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren: gidabaimena eta garaje-plaza eskatzen den ibilgailuaren zirkulazio-baimena indarrean izatea, eta Ermuan erroldatuta egotea.

Zozketan parte hartzen duen pertsona bakoitzak zenbaki bat du esleituta, eta zenbaki hori aurreko dokumentuan ikus daiteke, bere izenarekin batera.

Aparkalekuak 57 plaza ditu: 52 leku arrunt autoentzat, bi ezinduentzat eta hiru motorrentzat. Aparkalekura sartzen diren ibilgailuen gehienezko altuera 1,95 metrokoa izango da. Lurzatiak jabari publikoko emakidaren erregimenean esleituko dira, 2076ko abenduaren 31ra arte.

Garaje-plaza baten esleipendun suertatzen den pertsona bakoitzak kanon bat ordaindu beharko du plaza entregatzen zaion unean. Kanon horri Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (JTO eta EJD) gehituko zaio, hau da, kanonaren %4a. Horrela, partzela bakoitzaren azken prezioa 18.720 eurokoa da kotxeentzat, eta 6.240 eurokoa motorrentzat.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko