Web aplikazio progresiboa, tokiko merkataritzaren modernizazioan lagun

01.03.24
Imagen
Merkataritza
Ekonomi Sustapena
hiriapp.ermua.eus webgunearen bidez, Ermuko gaurkotasuna esku-eskura izango dugu, eta TAO gunean aparkalekurik dagoen ere kontsultatu ahal izango dugu

Merkataritza-sektorea estrategikoa da edozein udalerritako ekonomiarentzat. Saltoki txikiak digitalizatzea ezinbesteko erronka da tokiko establezimenduek erantzuteko gaitasuna handitu ahal izateko. Bide horretan, Ermuko Udaleko Ekonomiaren Garapen Saila Web Aplikazio Progresiboa (APW) martxan jartzen ari da https://hiriapp.ermua.eus/ helbidean.

Proiektu honen helburua da Ermuko merkataritza-sektorea eguneratzea eta modernizatzea, merkataritza-eremurako irisgarritasuna hobetuz eta sektorearen digitalizazioa babestuz, presentzia areagotzeko eta tokiko erosketa sustatzeko.

Gaur egun oso hedatua dago telefono mugikorraren erabilera, komunikatzeko nahiz informazioa bilatzeko, eta hori baliatuta, APW berriak zerbitzu sorta bat eskaintzen du edozein plataformatatik eskura daitezkeenak eta merkataritza-arloko erabiltzaileei zuzendutakoak. Aplikazio honetan, informazioa etengabe eguneratuko da, tokiko establezimenduek sare sozialetan argitaratzen dituzten edukiez eta Udalaren webguneaz elikatuko baita.

HiriApp tresnaren bidez, herritarrek saltokiei eta ostalaritzari buruzko informazioa, eskaintzak eta udalerriko kultura- eta aisialdi-eskaintzari buruzko berriak eskuratu ahal izango dituzte, baita denbora errealean herriko TAO guneetako aparkaleku-plazen okupazioa ikusi ere. Horrela, merkataritza-arlora eskaria erakarri eta atxiki nahi da, sektorearen digitalizazioa bultzatu eta tokiko merkataritza kontsumo-ohitura berrietara egokitu; izan ere, gero eta pertsona gehiagok egiten dituzte online erosketak, mugikorraren bidez ordaintzen dute edo sare sozialak erakusleiho gisa erabiltzen dituzte. Horregatik, tokiko saltokiek sektorean duten presentzia hobetu behar dute.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.25
Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen
Imagen
03.02.25
Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean
Imagen
23.01.25
Hobetu zure gaitasunak eta lan-aukera onenetarako prest egon

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu