"Arratsaldean kontu kontari" euskarazko ipuin saioa izango da larunbat honetan

16.12.24
Imagen
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
"Bidaia" izeneko kontaketa 17:30ean hasiko da eta 3 eta 8 urte artekoei zuzenduta dago

Ermuko Udal liburutegiak urteko azkenengo euskarazko ipuin kontaketa saioa antolatu du larunbat honetarako, abenduak 21, Arratsaldean kontu kontari zikloaren barnean.

Ipuin saioaren izenburua Bidaia da, eta 3 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Kontalaria Amaia Puin izango da.

Jarduera Lobiano Kultur Gunean izango da larunbat honetan 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa da, baina lekuak mugatuak direnez, bertaratu ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatziz eta haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera