Barne migrazioei eta horiek Ermuan duten eraginari buruzko materialak eta hausnarketak

05.06.24
Imagen
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Erakundea
Gizartea
'1950-1975 tartean izandako barne-migrazioak eta horiek Ermuan eta garapenari egindako ekarpenak' liburuaren eta “Esperanza” filma laburraren autoreek lan horiek aurkeztuko gaur Lobianon eta ostiralean Antzokian

Ermuko Immigrazio Sailak bi lan aurkeztuko ditu aste honetan: "1950-1975 bitartean barne-migrazioak eta horiek Ermuari eta garapenari egindako ekarpenak" liburua eta "Esperanza" Ermuan filmatutako filma laburra.

Bi urtez egindako lana da, urte horietan Galizia, Extremadura, Gaztela Leon, Gaztela-Mantxa edo Andaluziatik Ermura iritsi ziren pertsonak aintzatesteko eta herriko garapenari, oparotasunari eta bizikidetzaren kulturari egindako ekarpena aitortzeko.

Liburua UPV-EHUko Civersity ikerketa taldeak egindako ikerketa lan zabal baten emaitza da. Bertan Imanol Zuberok, Amaia Izaolak, Ander Delgadok eta Eduardo J. Alonso Oleak parte hartu dute.

Radio Eibar-Cadena SER irratiko 'Hoy por hoy' saioa Lobianotik zuzenean gaur

Bigarren fase batean, gazteak sentsibilizatzeko eta hamarkada horietan Ermuan izan zen eraldaketa sozial sakonetik ikaskuntzak ateratzeko helburuarekin, gaur egun -nazioarteko migrazioen testuinguruan- elkarbizitzaren erronkei aurre egiteko baliagarriak izan daitezkeenak, udal Inmigrazio sailak film bat egiteko eskatu zion Oskar Tejedor zuzendariari, hainbat dokumentalen egileari.

Ermuan grabatutako filma eta liburuarekin batera aurkeztuko da. Bi ekitaldi daude programatuta:

  1. Gaur asteazkena, maiatzak 5, Radio Eibar-Cadena Ser irratiko "Hoy por Hoy" saioan, 12:20etatik 14:00etara, Lobiano Kulturgunetik zuzenean. Programa herritarrei irekita dago. Bertaratutakoek liburuaren ale bat jasoko dute.
  2. Ostiralean, maiatzaren 7an, 18:30etan Ermua Antzokian, liburuaren egileekin eta filmaren zuzendariarekin solasaldia izango da. Olga Grande kazetariak moderatuko du topaketa. Oier Pérez "Txanprax" eta Iban Begoña Alberdi "Txiru" txalapartariek eta S Cheikh Lo yembé perkusionistak girotuko dute saioa.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan