Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

11.06.24
Imagen
Erakundea
Hiritarren Segurtasuna
Hirigintza
148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako

Hirigintza eta Herritarren Segurtasunerako udal arloek jakinarazi dute Betiondoko aparkaleku berria zabalik eta zerbitzuan dagoela atzo -astelehena 10etik- arratsaldetik, lurzatian farolak eta argiztapena jartzeko lanak amaitu ondoren. Horrela, kirol instalazioetako erabiltzaileek eta Ongarai auzoko bizilagunek azpiegitura berria erabil dezakete. Horrek esan nahi du San Pelaio eta Ongarai -Montehermosotik- lotzen dituen bideak bere ohiko erabilerara bueltatu dela eta noranzko bikoitzeko duela berriz ere, hortaz ezin dugu bere erreietako batean aparkatu, estali gabeko igerileku berria eraikitzeko lanak egin diren hilabeteetan aldi baterako egin izan dugun bezala.

Aparkaleku berriak 4.040 metro koadroko azalera du eta bertan ehun eta berrogeita zortzi (148) ibilgailurentzako aparkalekuak aurreikusi eta margotu dira. Horietako bi minusbaliotasunak dituzten pertsonentzat dira. Lurzatiak sarbidea du igerilekuko lubetaren ondoan, eta irteera lau aparkaleku-blokeren albotik. Barruko kaleek seinale horizontalak dituzte, zirkulatzeko norabidea, pasabideak, zebra-bideak eta esparruaren irteera adierazten dutenak.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa