Denboraldiko lehen ipuin kontaketa saioa ingelesez

Aste honetan hasiko dira udal Liburutegiak antolatzen dituen aurtengorako ipuin kontaketa saioak. Datorren larunbatean, otsailak 1, ‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontalarien saioari hasiera emango dio. Liburutegiak sei saio antolatu ditu otsaila eta apirila bitartean: hiru euskaraz eta beste hirurak ingelesez.
Lehen ipuin saioak ‘The Read Thread’ du izena eta 2016 eta 2021 urteen artean jaiotako umeei zuzenduta dago. Virginia Moriones izango da kontatzailea. Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean izango da. Hasteko ordua 17:30ak dira eta sarrera doakoa da. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.
Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu behar da plaza. Horretarako, hiru aukera ditugu: 943 17 92 12 telefonora deitzea; WhatsAppeko mezua bidaltzea (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net postontzira mezua bidaltzea. Hiru aukera horietako edozeinetan haurraren izena, abizenak eta adina adieraziko ditugu. Era berean, jardueraren arduradunari telefono-zenbaki bat emango diogu, saioa egin bitartean gorabeheraren bat gertatuz gero familiekin harremanetan jarri ahal izateko. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira.
‘Story Time’ ipuin-kontalarien saioen helburuak ahozko tradizioaren bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzea eta ingelesa modu ludikoan ikastea dira.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera