Ermua kulturen arteko erakusleiho izango da aste honetan

24.05.24
Imagen
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Gizartea
Zazpigarren edizioa izango da, datorren asteko sei egunetan jarduerak ekarriko dizkiguna

Gure udalerriak "Ermua Kulturarteko herria 2024" jardunaldiak gauzatuko ditu. Programa astelehenean -hilaren 27an- irekiko da, Kamanga 360º influencers taldearen eskutik, jarduera asteko arratsalde guztietan manteduko delarik. 18:00etan, "Pasmi" taldearen "Show must go on" antzezlana izango da Lobianon. Kulturarteko jardunaldi horiek Immigrazioko eta Nazioarteko Lankidetzako udal-sailak antolatzen ditu urtero, Saharaz hegoaldeko Afrikako, Marokoko Rifeko eta Latinoamerikako kulturaren ordezkari diren hainbat kolektiborekin lan egiteko gune partekatu batean. Programazioaren zatirik handiena ostiralean eta larunbat osoan zehar garatuko da. Ikus-entzunezkoak, hitzaldiak, bakarrizketak, haurrentzako tailerrak, musika eta dantzak, batukada, gastronomia, capoeira, kontzertua eta animazioa izango ditugu DJ batekin.

Topaketa Ermua interkulturaleko kolektiboek, Koop SF34 elkarteak eta gure udalak antolatu dute, Euskal Elizbarrutiko Misioen, 3 Kulturaren, Ermuko emakume afrikar eta latindarren, Ermuko Etxeko Langileen Elkartearen eta Ermuko Gazteen laguntzarekin, besteak beste.

Hauek dira, funtsean, jardunaldien helburuak:

Etorkinek espazio publikoan, jaian, parte har dezaten sustatzea.

Etorkinen eta Ermuan bizi diren pertsonen adierazpen kultural eta artistikoak komunitatearekin ikusaraztea eta partekatzea.

Ermuko herrian kulturen arteko bizikidetza hobetzen laguntzea.

Helburu horiek partekatzen dituzten elkarteen, udalaren eta Ermuko herriaren arteko interakzio positiboko gune partekatuak sustatzea.

Programaren xehetasunak

  • Astelehenean -27maiatza, Orbe Kardinalaren Plazan: Influencers de Kamanga kluba (Bilbo) grabazio-estudiora egokitutako bi itsas kubo jarriko dituzte, elkarrizketak eskaintzeko eta udalerriko gazteekin sareetatik konektatzeko. Arratsaldez egongo dira ekainaren 1era arte.
  • Arratsalde horretan bertan, 18:00etan, Lobianon "Pasmi Teatro" taldearen "Show must go on" antzezlana ikusi ahal izango da, Ivan Iparragirreren zuzendaritzapean. Osvaldo del Valleren obra bat.
  • Ostiralean -maiatzak 31-, Lobianon, gazte talde batek formazio tailer ezberdinetan landutako bideo baten aurkezpena izango da; "Extraktibismoa eta hego globalaren espoliazioa" hitzaldia, Marra Ngom moderatzaile duela, eta Salah El Yaakoubi bakarrizketa.
  • Larunbata – ekainak 1, jai-eguna izango da. Dantza latinoak, afrikarrak, gastronomia afrikarra, rifeñarra eta latindarra izango dira eta musika, dantza eta folklore emanaldiak.

Xehetasun guztiak, behean dokumentuen atalean uzten dugun edizioko kartelean dituzue.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan