Ermua-Mallabia OLHUIko ikasleek modako promozio kanpaina batean parte hartu dute

13.03.23
Imagen
El alumnado del instituto participa en una campaña de moda
Hezkuntza
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua
Ekimen honek aukera ematen die ikasleei marketinarekin, irudi pertsonalarekin eta enpresa-esparruarekin lotutako esperientzia profesional batean borondatez parte hartzeko eta laguntzeko.

Ermuko Izarra Centre eraikinean kokatzen den Toi et Moi sormen estudioa Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko ikasleekin elkarlanean aritu da kamiseta lerro bat sustatzeko kanpaina bat sortzeko. Ile-apainketa eta Estetika espezialitateko ikasleek lan-saio bat bizi ahal izan dute irudi pertsonalaren munduan, makillatzaile eta ile-apaintzaile profesional gisa, eta ikastetxeko beste 13 ikasle aritu dira kanpainarako modelo gisa.

Jardunaldia goiz eguzkitsu batean egin da, eta diseinu grafikoko eta ikus-entzunezko moda-diseinuko enpresak ikasleei argazkiak atera dizkie Izarra Centre eraikineko hainbat gunetan. Ikasleek Marga Encina Ile-apaindegiko 2. mailako tutorea eta Ander Blanco gizarte integratzailea izan dituzte lagun.

Ile-apainketa eta Estetikako 1. eta 2. mailako taldeak funtsezkoak izan dira modelo gazteak saiorako prestatzeko orduan, eta praktikan jarri dute Aldi baterako forma-aldaketak eta Makillajea moduluetan ikasitakoa. Talde horiek irudi naturala lortzen lagundu diete ikaskideei, makillaje diskretu eta uhinetan oinarritutako orrazkerekin.

Ikasleek aktiboki parte hartu dute esperientzian eta balio garrantzitsuak ikasi dituzte, hala nola konpromisoa, erantzukizuna, jarraitutasuna, zaintza pertsonala, exijentzia eta talde-lana. Saioan zehar, modelo gisa parte hartu duten gazteak proaktibo eta kolaboratzaile agertu dira argazkilariarekin, inprobisazioa eta naturaltasuna eskatzen baitzien. Ikasleak, antzeko lan batean esperientziarik ez izan arren, profesionalak izan dira eta sortzailearen jarraibideei men egiten saiatu dira.
 
Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak ikastetxeko bizikidetza-planaren oinarri diren funtsezko hiru balioak izan ditu ardatz: errespetua, duintasuna eta norberaren ohorerako eta intimitaterako eskubidea. Ekimenean parte hartu duten ikasleek beren borondatez hartu dute parte, eta argazki-saioa egin ahal izateko beharrezko baimenak eskatu dira. Gainera, modelo gazteak eta ile-apainketako ikasleak konprometituak eta profesionalak izan dira. Ez dago egindako lanarekiko profesionalak izatea baino modu hoberik errespetua adierazteko, eta ikasleak fin aritu dira alderdi horretan.

Ikastetxearen curriculum akademikoan eta gizarte- eta hezkuntza-proiektuan jasotako zeharkako jarduera eta proiektuen esparruan, ekimen horri esker, ikasleek marketinarekin, irudi pertsonalarekin eta enpresa-esparruarekin lotutako lanbide-esperientzia batean borondatez parte hartu eta lagundu ahal izan dute, baita ile-apainketa eta estetika espezialitatean eskuratutako gaitasun teknikoak praktikan jarri ere.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan