Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez! jarduera egingo igandean

10.07.24
Imagen
Kirolak
Gizartea
M.A. Blanco udal kiroldegiko igerilekuan 10etatik ordu 2etara bitartean

"Esklerosi Anizkoitza Euskadi" elkarteak Mojate-Busti zaitez! jarduera antolatu du iganderako, uztailak 14, Esklerosi Anizkoitza gaixotasuna ezagutzera eman eta hori duten duten pertsonei elkartasuna adierazteko. XXVII. edizioko jarduera Euskadiko igerileku eta hondartzetan egingo da, Esklerosi Anizkoitzaren gaixotasuna ikusarazteko eta gaixotasun hori duten pertsonei sentikortasuna eta hurbiltasuna erakusteko. Ermuak bat egingo du kanpainarekin eta jarduera M. Ángel Blanco kiroldegiko igerilekuan egingo da goizeko 10etatik arratsaldeko 2ak arte.

Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteko boluntarioek informazio-mahai bat jarriko dute kiroldegiaren sarreran, non informazioa eta merchandising-produktuak eskainiko dituzten. Bildutako diruekin finantzatuko dituzte Euskadiko Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei lurraldeko hiru zentroetan eskaintzen dizkieten errehabilitazio-zerbitzuak. Gure laguntzarekin, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren errehabilitazio integraleko zerbitzu horiek eskaintzen jarraitu ahal izango dute. Egin zure ekarpena.

Gaixotasun horrek 2.800 pertsonari eragiten die Euskadin (gehienak emakumeak) eta 55.000ri Espainia osoan.

Hurbildu eta lagundu. Busti eta konprometitu zaitez Esklerosiaz!

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan