Imagen
IDESAren lursailaren erabilera aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuari buruzko bigarren informazio-saioa
02.04.24
Imagen

Erakundea
Herritarren Parte-hartzea, Gardentasuna eta Kalitatea
Gizartea
Hirigintza
Apirilaren 12an, ostirala, arratsaldeko 7etan, Gipuzkoa etorbideko 15. zenbakian dagoen IDESA lurzatiaren erabilera aldatzeari buruz herritarrek parte hartzeko prozesuaren bigarren informazio-saioa egingo da.
Saio hau San Lorentzo auzoko kolektiboei eta herritarrei zuzenduta dago, eta, azkenean, Lobiano kulturgunean egingo da, horri buruzko informazioa ikusentzunezko baliabideen bidez aurkeztu ahal izateko.
Herritarren Partaidetza Programan jasotako ekimenetako bat da.
Aldaketa idatzi duen taldeko kideek eta/edo udal-teknikariek zuzenduko eta dinamizatuko dute bilera.
Saio horretan, ekimenaren edukia azalduko da, bai eta HAPOren aldaketa puntualaren espedientea izapidetzean aurkeztutako aukerak ere.
Lotutako albisteak
Imagen

18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako
'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan