Irakurleen artean liburuak eta Antzokiaren ikuskizunetarako sarrerak zozkatzea

23.01.25
Udal Liburutegia
Gizartea
Liburutegiak hilaren 23 bakoitzean saritzen ditu irakurleak eta mailegu-zerbitzuaren erabiltzaileak

Hilaren 23an, laneguna bada eta liburutegi-zerbitzua irekita badago, liburuak maileguan daramatzaten pertsona guztiek zozketa batean parte hartuko dute. Liburutegiak mailegu zerbitzua erabiltzen duten pertsonei bere fideltasuna eskertu nahi die.

Zozketa bakoitzean hiru sari-kategoria ezartzen dira adinaren arabera: 13 urtetik beherakoak, 14 eta 64 urte bitartekoak eta 65 urtetik gorakoak.

Kategoria bakoitzeko saria liburu bat da, adin tarteari egokitua, eta Ermua Antzokiko programazioko ikuskizun baterako bina sarrera.

Iaz sei zozketa egin ziren eta 402 pertsonak parte hartu zuten horietan. Sei liburu eta sei kultur ikuskizunetarako hamabi sarrera banatu ziren.

2025ean zortzi zozketa egingo dira, lehena gaurkoan, urtarrilaren 23ko ostegun honetan.

Liburutegiak herritar guztiak animatzen itu beren instalazio berriak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzera, irakurtzera eta hurrengo irakurgaiak aukeratzerakoan langileei aholkuak eskatzera eta horien gomendioak kontutan hartzera.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan