Larunbatean euskarazko ipuin kontaketa egingo Lobiano Kulturgunean

26.11.24
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Lur Kortak ‘Arratsaldean Kontu kontari’ saioa dinamizatuko du 17:30ean

Datorren larunbatean -azaroak 30- Liburutegiak antolatutako 'Arratsaldean kontu kontari' euskarazko ipuin kontalariaren lehen saioa izango da. Saioari "Kantu eta kontu" titulua jarri zaio eta 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat da aproposa. Narratzailea Lur Korta izango da.

Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, 17:30etan hasiko da eta sarrera doakoa da. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da. Parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da; horretarako 943 17 92 12 telefonora dei dezakegu, WhatsApp bat (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera email bat bidaliz. Mezuak bertaratuko den haurraren izena, abizenak eta adina adierazi behar ditu. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleitzen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera