Udal merkatuko plaza zaharraren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailea

Herritarren parte-hartzea funtsezko ardatza da udalerri inklusiboagoa eta bizilagunen benetako beharretara egokitua eraikitzeko. Udal hau horren jakitun da eta, horregatik, datorren urtarriletik aurrera, partaidetza-prozesu bat hasiko du herritarrekin batera, udal merkatuko plaza zaharraren eraikinaren etorkizuneko erabilera erabakitzeko.
Prozesu horren bidez, Udalak herritarren ideiak, proposamenak eta iritziak biltzea nahi du, espazio horren eraldaketak udalerria osatzen dugun eragile guztien itxaropen eta eskaerei erantzungo diela ziurtatzeko. Proiektu honen helburua ez da soilik espazio enblematiko bat berritzea, baizik eta eraikina pertsonen, udal-erakundearen eta herritarren arteko loturak sendotzeko elkargune izatea. Udalak gardentasuna eta erantzunkidetasuna sustatuko ditu erabakiak hartzerakoan.
Udala datozen asteetan jarriko da harremanetan udalerriko kolektiboekin, prozesu honetan parte hartzera formalki gonbidatzeko. Partaidetza-dinamikak adin eta sektore guztietako pertsonen parte-hartzea errazteko diseinatuta egongo dira, ahots guztiak entzuten ditugula ziurtatuz.
Beatriz Gamiz alkateak adierazi duenez, "merkatuko plaza zaharra gure herritarren beharrak eta nahiak jaso eta islatuko dituen espazio bihurtzea nahi dugu. Parte-hartze prozesu hau guztion artean etorkizuneko Ermua eraikitzeko aukera paregabea izango da ".
Udalak herriko kolektibo eta eragile guztiak animatu nahi ditu parte hartzera eta euren ideiak eta hausnarketak helaraztera prozesu honetan.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan