Udalbatza apirileko ohiko Osoko Bilkurarako bilduko da astearte honetan

Ermuko Udalbatza bihar asteartea, hilak 30, bilduko da apirileko ohiko Osoko Bilkurarako. Bilera 19:00etan hasiko da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan; bigarren deialdira itxaron behar bada, ordu erdi geroago hasiko da.
Zinegotziek sei puntuz osatutako gai-zerrenda landuko dute. Lehenengoan, ohi bezala, bertaratutako zinegotziei gonbidapena egingo zaie, aztertu beharreko gaien inguruan izan dezaketen edozein interes garrantzitsu jakinaraz dezaten. Jarraian, joan den martxoaren 26an egindako osoko bilkurako akta onartuko da.
Hirugarren puntuan, azken asteetan onartutako Alkatetzako dekretuen berri emango da. Laugarren gaia Bide Berdearen Plan Berezia izango da, eta bosgarrena, Ermuko Udalaren Iruzurraren aurkako Neurrien Planaren berrikuspena. Saioa seigarren puntuarekin amaituko da, hau da, galde-eskeen atalarekin, halakorik balego.
Saioa streaming bidez emango da, web korporatiboaren eta YouTube kanalaren bidez, 19:00etatik aurrera.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa