Udalbatzak lau mozio jorratuko ditu urtarrileko ohiko Osoko Bilkuran

29.01.24
Imagen
Sesión del mes de julio de 2023
Erakundea
Gobernu Organoak
Saioa astearte honetan, urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan izango da

Ermuko Udalbatza astearte honetan, urtarrilaren 30ean, bilduko da hileko ohiko Osoko Bilkurarako. Gai-zerrendak zortzi puntu ditu, eta lau mozio nabarmentzen dira, udaletxeko osoko bilkuren aretoan eztabaidatuko direnak 19:00etatik aurrera.

Bilkurari hasiera emateko, ohiko moduan, edozein gai garrantzitsuren berri eman dezaten gonbidapena egingo zaie bertaratutako zinegotziei. Jarraian, urtarrilaren 23ko akta bozkatuko da.

Hirugarren puntuan, azarotik urtarrilera bitartean sinatutako alkatetza-dekretuen zerrenda aztertuko da, eta zortzigarren eta azken puntuko galdera-eskaeren aurretik, Udalbatzak lau mozio jorratuko ditu: Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk aurkeztutako bi, Palestinako herriaren genozidioaren aurka eta adierazpen-askatasunaren alde; eta PSE-EE/PSOE eta EAJk osatutako gobernu-taldearen beste bi, Hamasek eta Israelgo Estatuak herritar zibilen aurka egindako erasoei buruz eta EH Bilduko zinegotzi batek Udaleko gizarte-langileekin izandako jokabideari buruz.

Saioa zuzenean jarraitu ahal izango da webgune honen eta YouTubeko kanal korporatiboaren bidez. Osoko bilkuraren dokumentazio guztia eskuragarri dago bilkuraren fitxan.

Informazio Batzordea ere izango da goizez

Osoko Bilkura baino lehen, 9:30ean, Udalbatza Informazio Batzorde saioan bilduko da, eta gai-zerrendan sei puntu izango ditu. Gai nagusiak hauek izango dira: Goitondo-Ermua tarteko uraren saneamendu proiektua, obra horiek egiteko URArekin sinatutako hitzarmena, Ermua Hiri Lagunkoia ekintza plana eta Model_IA proiektua. Bilera hori Udalaren webgunean eta YouTuben ere izango da ikusgai.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa