Zubiaurre goiko eta lurrazaleko aparkaleku publikoa astelehenean irekiko da

Datorren astelehenean, irailak 25, Zubiaurreko 50 eta 52 zenbakidun atarien aurrean dagoen lur gaineko aparkaleku publiko osoa irekiko da, obraren 2. fasea amaitu ondoren, Herritarren Segurtasunerako Arloak jakinarazi duenez. Azpiegitura irekita eta zerbitzuan jarriko da aipatutako jardunaldian, obraren zatirik handiena amaitu ondoren. Eraikuntza-enpresako langileek azken erremateak amaitu nahi zituzten gaur, ostirala: oinezkoentzako sarbideko aireztapen-saretak; Zerukoako sarbideko baranda pintatzea; auzora sartzeko espaloiarekin duen lotura bertikala entokatzea, soberan dagoen materiala kentzea eta abar.
Hori dela eta, lehen faseko hasierako 35 plazei beste 40 aparkaleku gehitu behar zaizkie, eta horiei beste zortzi auzora ibilgailuekin sartzen den eremuan. Izan ere, auzoaren espaloia zabaldu egin da, Zerukoa auzoko bizilagunen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko. Bizkaibuseko linea desberdinetako autobusek, jada, erabiltzen ari dira geltoki berria.
Aparkaleku publiko hori irekita, udal honek espero du azpiegitura inguruan bizi diren pertsona eta erabiltzaile guztien aparkatzeko baldintzak eta aukerak hobetzea, baita gertuen duten eragin-eremukoei ere.
Espaloiak hutsik lagatzeko kontzientziazio kanpaina
Aparkalekua martxan jartzearekin batera, Herritarren Segurtasunerako alorrak informazio- eta kontzientziazio-kanpainari hasiera emango dio astelehenean, espaloiak oinezkoentzako pasabideak eta erabilerarako guneak direla gogorarazteko. Espaloaiak ez dira aparkatzeko lekuak. Hurrengo bi asteetan hori gogoraraziko digute, espaloietan aparkatzen duten gidariei ohar informatiboa utziz. Informazio- eta prebentzio-komunikazio horietan, oinezkoentzako diren espaloietan ez aparkatzeko eskatuko digute.
Udaltzaingoak bi asteko informazio-kanpaina egingo du, irailaren 25etik urriaren 9ra, Zubiaurre kaleko 32 eta 52 zenbakietako espaloietan, Okinzurin, Goienkaleko goiko aldean, espaloietan aparkatuta dauden ibilgailuen jabeei hori egiteari utzi behar diotela jakinaraziko diete, baita inguruko zeharbideetan aparkatuta daudenei ere. Data hori igaro ondoren, espaloietan aparkatzen jarraitzen duten ibilgailuen jabeak zigortu egingo dituzte, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legean ezarritakoaren arabera.
Behin aparkaleku osoa irekita, "espaloiak libre utziko ditugu, oinezkoek eta herritarrek egunero egiten dizkiguten eragozpenak eta kexak saihesteko", adierazi du saileko bozeramaile batek. "Espaloian aparkatzea erabilera okerra da, pertsonen pasabidea oztopatzen du eta babesgabetasuna sortzen du. Informazio kanpainaren ondoren babes eta irisgarritasun handiagoa emango diogu oinezkoari, dagokion espazioa itzuliz" amaitu du.
Lotutako albisteak

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko