Aurrekontu Partehartzaileak 2025

2025eko Udal Aurrekontuak osatzeko, zure ekarpenak bidaltzera gonbidatzen zaitugu, hiri inklusiboagoa, erresilienteagoa eta jasangarriagoa eraikitzen jarraitzeko.

Udalerria eta ZURE AUZOA, zure ingurune hurbilena, hobetzeko proposamenak bidaltzea nahi dugu. Hurbildu zure auzoan jarri dugun postontzira edo bete online galdetegia, eta utzi zure proposamenak.

Parte hartu ezazu!

Online galdetegia

Helburuak
  • 2025ean lan egiteko, Ermuko herritarrentzat lehentasunezko esparruak zeintzuk diren ezagutu nahi ditugu.
  • Horrez gain, AUZOETAN jarduteko proposamen zehatzak jasoko ditugu.

Udal Gobernuak erabakiko du zeintzuk sartuko diren udal aurrekontuan, proposamenen bideragarritasuna teknikoki aztertu ondoren.

Parte-hartzaileak

Baldintza hauek betetzen dituen pertsona oro:

  • Ermuan erroldatuta egotea
  • 18 urte edo gehiago izatea
Parte hartzeko bideak

Galdetegiak betetzeko epea: irailaren 23tik urriaren 6ra.

Paperezko galdetegiak leku hauetan utzi daitezke:

  • Abiapuntun, Lobianon eta kiroldegian jarritako kutxetan.
  • Auzoetan jarritako postontzietan:
    • Bizkaia etorbidea, 5 (Akerlei)
    • Gipuzkoa etorbidea, 36 (Miguel de Unamuno Gizarte zentrua)
    • Goienkale (Valerioko plaza)
    • Zubiaurre kalea, 24
    • Zerukoa 2 kalea, 9
    • San Pelaio kalea (Eroskiko sarrera)
    • Zearkale, 17
    • Ongarai kalea (San Martin tabernaren pasabidea)
Emaitzak
Laster

 

Formulario

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa