Izarra Centre

Urtia industrialdearen aurretik, industriarekin eta enpresekin lotura estua duen eraikin bat dago.

Eredu tradizionalak pisu handia izaten jarraitzen du Ermuan, baina aurrerapen teknologikoarekin lotutako beste bide batzuk ireki dira, enpresen hazkundearen motorra direnak.

Izarra Centre bilakaera horren adibide da, azpiegitura berrien beharrari erantzuteko eta sektore tradizionaletan nahiz hazkundean daudenetan ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko sortu dena. Eraikin teknologiko honen helburua da udalerrira ikerketarekin lotutako proiektu berriak hurbiltzea, enpresen lehiakortasuna hobetuz eta industria-sarearen dinamizazioa bultzatuz.

Imagen
Vista de la fachada y del exterior del edificio