Mariana Magunazelaia Loroño
San Lorentzo auzoan jaio zen 1904ko abuztuaren 18an, eta Euskal Herriko lehen emakume txirrindularitzat jotzen da. 1929an Elorrion Bizkaiko Txapelketan izena eman zuen Mariana Magunazelaiak, eta partaide gizonezko guztiei aurrea hartuta, irabazlea izan zen. Garaikurra eta eraztun bat eman zizkioten sari gisa, estima handitan gordeko zituenak.
Ez bakarrik bizikleta, mendia ere bere zaletasunen artean zegoen. Gaztea zelarik kartutxoak egiten egin zuen lan Eibarren, Matsaria auzoan finkatuta zengoen Thieme-Edeler enpresa alemanean.
Eibarren bizi zela bokal kargua izan zuen Kirol Klubaren zuzendaritzan, eta bertako mendi taldeak domina batekin omendu zuen.
Angel Marcano korrikalari eibartarrerik ezkondu zen eta berarekin seme bat izan zuen, Roberto Marcano Magunazelaia (Eibar, 1928), baina Errusiara erbesteratu zuten guda ume bezala. Angel senarra fusilatua izan zen 1938. urtean Santoñako (Cantabria) espetxean preso egon ostean. Mariana Arganda del Reyen, Madrilen, zendu zen 2000. urtean.