Imagen
La bicicleta de Sumji

Haur eta gazteentzako fikzioa
Bigarren Mundu Gudaren osteko eta britainiarren menpe dagoen Jerusalemen bizi den Sumji 11 urteko ume israeldarrari bizikleta oparitu dio bere osaba Zemaj-ek. Bere zoriontasuna muturrekoa da, nahiz eta bizikleta neskena izan. Bere lagunek burla egiten diote, baina berak, sorgor, bizikleta gainean jarri eta urrun joatearekin egiten du amets; hiritik irten, eta basamortua igaro eta gero, Afrikaren bihotzera heldu nahi du. Baina hori baino lehen, opari berria erakutsi nahi dio bere lagun kutunari, Aldori. Eta bere bizikleta Aldoren tren berriarengatik trukatzea erabakitzen duen une horretantxe hasten dira Sumji-ren ezbehar guztiak: auzoko umeen estortsioa, txakur batekin izandako esperientzia, idatzi duen maitasun olerki baten lapurreta…
PID
89