Hileko nobedadeak




Rosanak bere diskografiaren bosgarren album berria kaleratu du “Magia”. Oso inspiraturiko hizkiez eta soinu arrunt eta naturalez beteta dago. Argi dago, berriro ere, kanta horiek ez gaituztela epel utziko.

Drapo gorrien albistea dakar kaioen telegrafiak. Badator Vladimir. Gure erresistentzia gidatuko duen komandantea. Urpekontzi sobietiko batetik lehorreratutako iraultzailea. Menturaz ez zituzten sakailatu miliziano guztiak Gernikan. Vladimir geratzen zaigu, betiko, nonahi. Haren ontziak iraultzaren ubera darama bazterrik bazter munduko itsasoetan, eta hemen dabil. Argi ibili gure herrira lehorreratzen bazarete.

Nork ez du gogoratzen bere lehenengo aldia? Nork ez ditu bizi edo imajinatu hamaika lehenengo aldi? Euskal idazleen ipuin erotikoak liburuarekin ireki genuen kremailera 1998an, Durangoko azokan, eta sei urte bete direnean beste talde-liburu batekin gatoz. Gaia jarrita ari dira oraingoan idazleak, bertsolariak bezala. Igo oholtzara, lehenengo aldia duzu gaia, eta egin narrazio bat zeuk nahi duzun doinuan eta neurrian. Eta gauza polit askoak egin dituzte.

Untxi Txiki Zuriak hiru urte bete ditu. Ospatzeko, hiru lagun gonbidatu ditu: Patxi, Paulo eta Maider. Ederki pasa dute eguna jolasean! Eta lagunak joan direnean, festa ez da oraindik amaitu…

Behin gizon arrotz bat ailegatu zen herrixka batera. Urrutik zetorren, eta nekaturik aurkitzen zelako, heriko enparantzako iturriaren ondoan deskantsatzen geratu zen. Ur freskoaz eskuak eta aurpegia garbitu ondoren, zumar baten azpian eseri eta ogia eta gazta atera zituen bere morraletik.

Eta ni banoa / Ez da ezer, ez da egia / Bihotz urdina / Batzutan / Nabil / Eguzki berritan zaude / Zaharra zara Bilbao / Naufrago isolatua / Hau espektakulua