Hasi da 2005eko ASTE BERDEA Debabarrenean

02.06.05
Ingurumena

‘Aste berdea’ edo Eko astea’ deritzan ekimenaren V. edizioa dagoeneko hasi da, ekainaren lehenengo zortzi egunetan gauzatuko baita. Eskualdeko hamalau udalerriek ingurumenaren aldeko apustua egin dute eta lan horretan buru-belarri konprometitzea erabaki, baliabide naturalak eta natura iraunarazteko. Helburu horrekin ‘Agenda 21’ izenez ezagutzen dugunaren lan-metodologia jarraituz eta programa horren barne antolatu da aurtengo bosgarren edizioa. Programa eta honen helburuak bete ahal izateko ezinbestekoa da herritarren partaidetza, hori horrela, antolatzaileek espresuki dei egiten diete herritarrei aktiboki inplikatu daitezen. Aurtengo edizioko gai eta mugarri nagusia ‘Deba ibaia’. Datozen zortzi egunetan gauzatuko diren jardueren artean aipatzekoak dira, besteak beste, lehiaketak, antzerki emanaldiak, eskola-umeentzako ekintzak, jolasak, eta abar… Jarduera horiek guztiak herriz herri ibiliko dira txandaka bailara osoan burutu arte. Ermuan ekainaren 2an egingo dira jarduera gehienak.

Jardueren zerrenda:

  • Goizeko 11etatik 12,00etara, Orbe Kardinalaren plazan, Deba ibaiaren inguruko ‘Ekojolasa’ haurrentzat. Tribial eta antzara-jokoaren arteko proposamena berri bat da. Banaka nahi taldeka joka daiteke.
  • 12,00etan, Orbe Kardinalaren plazan, loreak banatuko zaizkie herritarrei dohainik. Aldi berean, balkoiak apaintzeko lehiaketa ere egingo da.
  • 19,00etan, Orbe Kardinalaren plazan, antzerki emanaldia haurrentzat. Programa zabaldu.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera