Extremadurako zentroaren XIV. Kultur astea abian
Extremadurako Zentroak antolatutako kultur astearen XIV. programa pil-pilean jarriko da aste bukaera honetan. Ekitaldiei astearekin batera eman zitzaien hasiera, hainbat txapelketa eta gastronomi lehiaketekin. Nolanahi ere, jarduera nagusiak ostiraletik igandera bitartean izango dira, egunean bataz beste hiru jarduera proposatuz. Ostirala gazteriaren eguna izango da eta, batik bat, umeentzako ekitaldiak izango dira. Programaturiko gauzen artean zinea, jolasak eta antzerkia aurreikusi dira. Larunbatean, berriz, futbol partida, dantza erakustaldia eta, gauez, zentroko egoitzan dantzaldia iragarrita daude. Igandean amaiera emango zaio aurtengo edizioari, bazkide eta zaleentzako antolatu diren ohorezko ardo dastatze eta bazkariarekin. Kutur asteko egitarauak Extremadurako Juntaren, Extremadurako Elkarteen Federazioaren eta Ermuko udalaren babesa eta dirulaguntza jaso du.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan