Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak matrikula zabalik du oraindik
Ermua-Mallabiko Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak oraindik zabalik du matrikula. Ikastegiak 2005-06 ikasturtean hiru espezialitate eskainiko ditu: galdaragintza, mekanika industriala eta gizarte eta osasun zerbitzuetako langile laguntzailea. Ikastarook 16tik 21era bitarteko gazteentzat dira eta matrikula dohainik da. Trebakuntza planak bi ikasturte hartzen ditu barne eta teoriaz gain, praktikak enpresetan egiten eta erdi-graduko zikloetarako sarrera froga prestatzen dira. Interesatuak, udal Enplegu eta Eragintza sailera jo beharko dute izena emateko. Sail horrek bere bulegoak Valdespina Markesaren kalean ditu eta berori zabalik dago astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Xehetasun gehiagorako ikus kanpainarako argitaratu dugun triptikoa.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Bisita gidatua gizarte- eta hezkuntza-proiektuaren barne dago