Galiziako Parlamentuaren presidentea Ermura etorriko da gaur
Galiziako Parlamentuaren presidenteak Ermua bisitatuko du gaur. Carlos Totorika alkateak eguerdian hartuko du Dolores Villarino Santiago presidentea udaletxera egingo duen bisitaldian. Politikari sozialista hauen arteko bilera arratsaldeko ordu batetan izango da. Ordu bete beranduago Galiziako Parlamentuaren presidenteak Ermuko Zentro Gailegoaren egoitzan bazkalduko du, bertako zuzendaritza batzordeak luzatu dion gonbiteari erantzunez.
Arratsaldean Villarino Santiago andrea Bilbora joango da, Eusko Legebiltzarraren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartzeko. Legebiltzarreko urteurrena da hain zuzen ere, Galiziako agintaria Euskadira etorri izanaren arrazoia. Nolanahi ere, bidai horretan Ermura etortzeko aukera ez du galtzerik nahi izan, Ermuko biztanle ugarik duelako bere jatorria lurralde hartan.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa