LHIKan irakasleak hautatzeko azterketen egunak aukeratu dira

29.09.05
Erakundea

Ermua-Mallabia Lanbide-hastapenetarako Ikastegian irakasleak hautatzeko prozesuaren Epaimahai Kalifikatzaileak onartu berri ditu parte hartu ahal izango duten behin-betiko hautagaien zerrendak. Halaber, organoak erabaki du lehen eta bigarren probak datorren astelehenean, urriaren 3an, egitea. Proba horiek ‘Izarra’, Enpresak Sustatzeko eta Langileak Trebatzeko zentroan egingo dira. Zentroa Ermutik Mallabira dioan eta Bizkaiko 3302 zenbakidun errepidearen ondoan kokatuta dago, Aritzmendi pilotalekuaren ondoan. Proba horiek egiteko orduak desberdinak izango dira betetzeko eskaintzen diren espezialitateen arabera. Proba bakoitzaren zehetasunak kontsultatzeko ikus deialdia. Prozesu honen bidez 2005-06 ikasturterako lan kontratuko 6 irakasleren plazak bete nahi dira. Hautaketa prozesurako ia berrogeita hamar hautagaiek eman dute izena.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa