Gaur amaituko dira toki-garapeneko III. Jardunaldiak
Ermuko toki-garapeneko III. jardunaldiak (Europako Gizarte Funtsaerekin batera finantzatuta) gaur arratsaldean itxiko dira. Ekimena antolatu duen Enplegu eta Eragintza saileko arduradunen lehen inpresio eta balorazioa ‘baikorra’ da. Horrela eman du aditzera gaur goizean bertan, alorreko koordinadora den Rosalía Herrerak. Honek esanetan azpimarratzeko da ‘atzoko partaidetza handia, bai izen-eman eta etorri ziren pertsonen kopuruari dagokionez, bai eta etorritakoek egindako interbentzio eta galdera kopuruari dagokionez’. Atzoko saiorako hirurogei pertsonek eman zuten izena eta gaurkoan, kopuru hori gainditu egingo da, hirurogeita hamarrek inskribatu direlako. Gaurkoan insertsioa eta erantzukizun sozialaren aspektuak jorratuko dira, eremu horretan parte hartzen duten eragile sozialen ikuspegiaren bidez.
Programari hasiera eman zaio goizeko hamarretan, irekitze-agurrarekin eta hizlarien aurkezpenekin. Lehen azalpena Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuetako teknikaria den Fernando Zubizarretak emango du. Honek, eremu horretan herri administrazioak duen zereginari buruz jardungo du. Jarraian, Pablo Angulo aholkulariak, insertsio enpresen adibidea izango du hizpide. Hitzaldi horiek amaitu eta gero, hitzaldiari emango zaio hasiera, bertaratutakoek parte hartu ahal izan dezaten eta hausnarketa guztiei zabaltzeko. Atsedenaldiaren ondoren, sindikatu ezberdinetako kideek gizarte-erantzukizuna: berdintasunerako tresnatzat har daitekeen edo ez landuko dute. Hizlariak ondorengoak izango dira: Euskadiko Langile Komisioak sindikatuko kidea den Inmaculada Mata, eta UGTren ekintza idazkaria den Javier Bermejo. Amaitu aurretik aurkeztuko den azken txostenean, korporazioen erantzukizun soziala: onura edo kostutzat hartzearen inguruan. Hizlaria Ibon Díaz de Rada izango da, ‘Novia Salcedo’ fundazioaren ikerketa eta prospekzio alorreko teknikaria.
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu