Pertsona ekintzaileen I. astea, azaroan ospatuko da
Ermuko pertsona ekintzaileen I. astea, azaroaren 7tik 11ra bitartean ospatuko da. Jarduera udal Eragintza eta Enplegu alorrarena da. Parte hartzeko interesa dutenek jada izena eman dezakete gaurtik bertatik eta datorren azaroaren 2ra bitartean. Izen-emateko epea gaur bertan zabaldu da eta interesdunek bi bide dute inskribatzeko: bata, ohikoa paperezko fitxa betetzea eta, bestea, web-gune honetan bertan fitxa elektronikoa ‘on line’ betetzea. Ekintzailearen I. aste horretan aurreikusita dauden jardueren artean ondokoak daude: Izarra, enpresa-ekimenen zentroa zabalik izango da nahi duen guztiarentzat; emakume ekintzaileari buruzko tailerra; Toki-enplegu eta garapenerako langileen arteko topaketa; ‘Robots’ filmaren emanaldia eta jardunbide egokiei buruzko bilera. Guzti horren berri zehatz eta zabala emango dugu, datozen egunetan. Ekimenak Ermuko udalaren eta Europako Fondo Sozialaren lagundu du.
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu