Gaur hasiko dira mikologiako XVIII. jardunaldiak

28.10.05
Gizartea

Aste bukaera honetan gauzatuko dira, urtero herriko ‘Mikologiaren Lagunak’ antolatzen dituzten mikologia jardunaldiak. Aurtengoa hamazortzi garren edizioa izango da. Egitarauari gaur arratsaldean emango zaio hasiera, Pablo García Azkarate adituak emango duen hitzaldi didaktiko eta ikus-entzunezkoekin. Saioa udal liburutegiko aretoan izango da, arratsaldeko zazpi t’erdietatik aurrera. Ondoren, afaria izango da batzokian eta, bertan eskubaloi taldeari omenaldia eskainiko zaio.

Biharko eguna, larunbata, landa-lanari dedikatuko zaio. Goizetik mendi-irteera izango da, espezieak aurkitu eta biltzeko. Bildutakoa arratsaldean sailkatu egingo da, talde eta familietan. Espezieak sailkatzeko arratsaldeko zaio hori, Baskonia anaiek girotuko dute bere musikarekin. Igandean, azkenik, bezperan bildutakoarekin erakusketa egingo da Orbe Kardinalaren plazan, urteroko legez. Bertan eskulanak ere ikusgai egongo dira eta produktuen dastatzea ere izanen da. Jardunaldiak udal ingurumen alorraren babes ekonomikoa dute eta Bizkaiko Mikologia Federazioaren laguntza ere bai.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan