Trebakuntza ikastaroak langabetuentzat
Eragintza eta Enpleguko udal alorrak bi ikastaro antolatu berri ditu langabetuentzat, datozen egunetan martxan jarriko direnak. Ikastaroak doakoak dira eta praktikak izango dituzte enpresetan. Espezialitateak ondorengoak dira: denda-buruak eta merkataritzako administrariak. Ikastaroek bi atal aurreikusita dituzte, bata teorikoa eta bestea praktikoa. Denda-buruen kasuan teoriako 200 ordu eta praktiketako 360 ordu izango da. Merkataritzako administrarien espezialitatea eraikuntzako makineria eta erremintak alokatzen dituzten enpresetarako izango da. Honek 200 ordu teoriko eta 400 praktiko edukiko ditu. Ikastaro hauek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jasotzen dute eta Europako Fondo Sozialaren finantzazioa dute.
Interesa izan dezaketen pertsonek Enplegu eta Eragintza sailaren bulegoetara jo behar dute (Valdespina Markesaren kalea, 3ko bulegora edo Urtia industrialde z/g dagoen Izarra Zentrora (Arizmendi pilotalekuaren ondoan). Edo bestela, 943 17 90 18 telefonora deitu.
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu