Web-gune honetan Ermuko eguraldiaren berri emango dugu, gaurtik aurrera

07.11.05
Ingurumena

Ermuko Udalbatzaren web-gune honetako albisteen kanalean, herrian espero den eguraldiaren eta aurreikuspenaren berri emango dugu gaurtik aurrera. Web-gunearen edukiei lotura berri bat txertatu diogu, ‘Vocento’ komunikazio taldearen ‘canalmeteo’ portaleak eskaintzen duen eguraldiaren aurreikuspena eskaintzeko. Herrian edukiko dugun eguraldiaren berri izateko jarraitu beharreko pausoak ondokoak dira: udal web-gunean sartu; bertan gaudela udalerria atala aukeratu eta honen barne, goitik behera gatozela, laugarren atalean sakatu. Gure gizartean, eguraldiari hain garrantzia handia ematen diogun honetan eta horren erakusle gisa, web guneko lehenengo orrialde eta portadan bertan, ikono propio eta zuzena ere jarriko dugu, horren bidez sartu nahi duen ororentzat. Aipatu ikono hori, ‘Hiritarrak 2005’ eta ‘Gazte informazioa’ deritzan ikonoen artean egongo da. Lotura egingo diogun portale horretan Espainia guztian aurreikusitako; hau da, komunitate autonomo bakoitzeko eguraldiaren prebizioa eskaintzen da, Euskadi tartean izanik. Azken honen barne, Euskadiko hiru lurralde historikoen barneko aurreikuspenak eskaintzen dira eta, Bizkaiaren barne Ermuan izango denaren berri ematen da beste hainbat herrikoenarekin batera.

Eguraldiaren aurreikuspena modu grafikoan eskaintzen da, gutxieneko eta gehieneko hotz-beroa eta egunari buruzko laburpena emanez. Gaurko adibidez ondokoa esaten da: ''Zeruak nahiko garbi egongo dira, hodeirik gabe do hodei gutxirekin; egun atsegina eta, oro har, egonkorra. Arratsaldean ere zerua garbi izanen da eta eguzkiak joko du''. Aurreikuspenak, bi egunetarako ematen dira eta aldian-aldian eguneratu egiten dira.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera