-Izarra- Zentroaren enpresa-mintegia zabalik bisitari ororentzat
Udalak ‘Izarra’ zentroan duen enpresa ekimenen mintegiak bisitari guztiei ateak zabalduko dizkie bi egunetan zehar. Ekimenaren helburua zentroa bere osotasunean herritarrei ezagutzera ematea da, hau da, instalazioak, bertan eskaintzen diren zerbitzuak eta erabiltzaileak, herritar ororen artean ezagutzera ematea. Nolanahi ere, ekimena DBHko, batxilergoko eta heziketa zikloetako azken ikasturteko ikasleentzat pentsatuta dago, etorkizunean erabiltzaileak izan daitezkeelakoan. Zentroa goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu bietara bitartean bisitatu daiteke. Atzokoan, ‘Eibar-Ermua Uni’ Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasle eta irakasleak izan ziren instalazioak ikusi eta ezagutzen. Ikasleak goi mailako ziklo ezberdinetakoak ziren eta horien ikasketa espezialitatean ondokoak dira: telekomunikazio eta informatika sistemak, aplikazio informatikoen garapena eta sistema informatikoen kudeaketa. Bertaratu ziren pertsonak enpresa mintegian kokatuta dauden hainbat enpresetako kideekin solasean jarduteko eta haien azalpenak jasotzeko aukera izan zuten. Enpresa horiek gehienak I+E gisa sailkatuta daude. Enpresak ondokoak dira: Kubick Web Studio, Eyasnet, SEA eta Laister.
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu