Udalak trena jarriko die ingurumena zaintzeko programan parte hartzen duten ikasleei

15.11.05
Ingurumena

Udal honek ‘Euskotren’ enpresako trenean bihar herriko 150 inguru ikaslek egingo duten joan etorria ordainduko du, kostaldeko ingurumena zaintzeko programaren barne Debako hondartzan landa-lana egitera joan daitezen. Ekimena ingelesezko ‘Coastwatch’ izenez ezagutzen bada ere, gure ikastetxeetako ikasleentzat ‘Azterkosta’ izena darama. Taldearekin batera ikastetxe ezberdinetako hamabi irakasle ere joango dira, ikasle gazteei laguntzeko eta horiei euren lanean orientabidea emateko. Bertan izango dira baita ere, ingurumen alorrean adituak diren teknikariak aholkuak eta laguntza eskaintzeko. Jarduera orain dela hamabi urte hasi zen eta gaur egunera arte etenik gabe iraun du, ingurumenean hezteko eta Europako kostaldeak duen egoerari jarraipena egiteko programaren barne. Trena goizeko bederatziak hamar gutxitan abiatuko da geltokitik eta eguerdiko hamabiak eta hogei minututan bueltatuko.

Jardueran parte hartzen dutenek animaliei, lore eta landareei eta kutsadura modu eta kokapenei buruzko informazioa bilduko dute. Horretarako, Debako ‘Santiago’ hondartza eta honen ingurunea bisitatuko dute eta informazio guztia agiri eredu zehatz batean jasoko. Agiri horiek, urtero kostaldearen azterketari buruz Europan luzatzen den txostena prestatzeko erabili eta horren zati izango dira. Jarduera hau ingurumen udal alorrak natura zaintzeko beharra eta sentsibilizazioa lantzeko azken urteetan ikasleentzat landu duen kanpainaren barne dago.

Euskadiko kanpainaren inguruan argibide gehiagorako jo Eusko Jaurlaritzaren ondoko helbide elektronikora: www.euskadi.net/aztertu

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera