Sexuen arteko ezberdintasunei buruzko ikus-entzunezkoa gaur
Gaur arratsaldean emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren gaia jorratzen duen dokumentala aurkeztuko da gaur Emakumearen Topagunean. Ekitaldia herri indigenen eskubideak aldarrikatzeko gure herrian garatzen ari diren jardunaldien barne dago. Lana ‘Jarrerak aldatuz, ekitatera abiatuz’ titulua du eta arratsaldeko seietatik aurrera ikusi ahal izango da. Ikus-entzunezko hori Boliviako indigenek muntatu dute, euren herrian eta Euskal Herrian grabatutako irudi eta elkarrizketekin. Lanak bi lekuotan emakumeak egun bizi duen errealitatea erakusten du, ekoizleen ikuspegitik landuta. Produkzio hau ‘Mugarik Gabe’ Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundearen laguntzarekin egin da. Dokumentalak bi zati ditu, lehenengoan Bolivian bertan grabatuta dago eta, bigarrena, berriz Euskadin. Azken zati honetan hainbat emakume euskaldun elkarrizketatzen dira eta, horien artean, Rosa Zufia, ETBko erredaktore-burua; Josune Bereziartu, eskalatzailea; Arantza Errain, EHNE sindikatuko kidea eta itsasontzi bateko kapitaina daude.
Aurkezpen ekitaldian hiru emakume boliviar izango dira, testigantza zuzena emateko. Lehena Marcela Chuve da, Santa Cruz herriko artisauen elkarteko presidentea eta Chiquitana etniakoa. Bigarrena, Ana Vilacama, Potosí indigenen taldeko burua eta quechua herrikoa . Hirugarren eta, azkena, Marcelina Cárdenas, dokumentalaren zuzendari eta gidoilaria eta quechua etniako kidea baita ere.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik