Liburuzain laguntzaileen lan-poltsa eratuko du Udalak

21.11.05
Erakundea

Udal honek liburuzain laguntzaileen lan-poltsa bat eratuko du. Lan-poltsa eratzeko beren beregi hautapen-prozesu bat deitu du. Izangaiek bete beharreko baldintzak ondokoak dira: batxilergoa. LH II edo goi mailako zikloko titulua edo baliokidea eta euskara ezagutzea. Lanpostuak administrazioko C taldekoa izango dira eta ‘Eufaleba’ akordioko 11. mailari dagokion lansaria jasoko dute. Interesa duten pertsonek jada Informazio eta Erregistro unitatean eskabideak aurkez ditzakete prozesuan parte hartu ahal izateko.

Datu guztiak oinarri espezifikoetan jasotzen dira, non hautapen-prozesuko nondik norakoen berri luze eta zabal ematen den. Ikasgai-zerrendan hogeita hamar gai daude aurreikusita eta, horietan oinarrituta prestatuko dira azterketa ezberdinak. Hautapen-prozesuak lau azterketa izango ditu: lehen, kultura orokorrekoa, bigarrena, praktikoa, hirugarrena, euskara eta, azkena, elkarrizketa. Azterketa horiek guztiak derrigorrezkoak eta baztertzaileak dira, euskararen ezik, hau derrigorrezkoa ez denez borondatezkoa izango baita. Azterketa bakoitza, 0tik 20puntura bitartean baloratuko da eta berori gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Euskararen kasuan, borondatezkoa denez, 0tik 10 puntura bitartean baloratuko da. Agiri ofiziala aurkeztuz 2 HE edo horren baliokidea dutela frogatzen duten izangaiei 10 puntuak emango zaizkie, azterketa egin beharrik izan gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa