Ez, emakumeenganako indarkeriari
Ermuko herriak eta hainbat gizarte eragilek generoen arteko biolentzia deritzana ezabatzearen aldeko aldarrikapena egingo dute bihar. Aldarrikapen hori, azaroaren 25ean ‘Emakumeenganako biolentziaren kontrako nazioarteko egunaren barne’ egingo da. Udaletxean ordezkaturik dauden alderdien Bozeramaileen batzordeak bere egin du Emakumearen udal kontseilutik luzatutako testu proposamena, zeina alkatearen Bando bidez herriko lau haizeetara zabaldu eta herriko portaletan ipiniko den. Arratsaldeko 7etan, berriz eta azken urteetan ohikoa denez, ermuarrak deituta daude herriko Orbe Kardinalaren plazan egingo den kontzentraziora.
Ermuak betidanik agertu du emakumearen inguruko arazoekiko sentiberatasuna eta talde hori atenditzeko politika sozialak indarrean jartzen aitzindarietako bat izan da.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan