Eguneko Zentroak zazpigarren urteurrena bete du
Eguneko Zentroak bere zazpigarren urteurrena bete eta ospatu du berriki. Zentroa 1998ko azaroan zabaldu zen eta ordutik gure nagusiak atenditzen ditu. Urteurrena ospatzeko, arduradunen taldeak jai-egitarau txiki bat antolatu du. Egitarau hori elkarrekin konpartitu izan dute zentroko erabiltzaileak, horien familiak eta bertako langileak. Esan bezala, urteurrena azaroan bete da eta horregatik egun berezi bat antolatu izan dute. Erabiltzaileek egunari hasiera eman zioten musikarekin eta goiz erdian topo egin zuten muztioarekin. Eguerdian, aldiz, erabiltzaile eta langileek ondoan duten jatetxera joan ziren elkarrekin bazkaltzeko. Ezohiko eguna zenez gero, bazkalondoa luzatu egin zen arratsaldearen hasierara arte. Ondoren, erabiltzaileek zentrora bueltatu ziren, eta nagusiek lo-kuluxka egin zuten. Arratsaldeko bostetatik aurrera musika talde batek dantzaldia girotu zuen. Halaber, eguneko merienda ere berezia izan zen eta, erabiltzaileek txokolate-jana bizkotxoarekin izan zuten. Zentroko langileen taldea ondokoek osatzen dute: Arantxa Horna, Elisabet Yarza, Agripina Menor, Mª Carmen García, Mercedes Aguilar, Eli Pina, Joana Cenitagoia, Ana Isabel Rodríguez, Leire Barrutia eta Elba Jiménez.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan