Ikas-ekinezko prestakuntzako ikastegia eratuko du Udalak

10.01.06
Ekonomi Sustapena

Ikas-ekinezko prestakuntzako ikastegia eratuko du Udal honek, geriatria laguntzaile espezialitateko 15 gazte prestatu eta trebatzeko. Ikas-ekinezko ikastegia trebakuntza eta enplegu programa bat da, 17 urtetik 24ra bitarteko gazteentzat. Parte hartzeko interesa dutenek, gehienez ere, DBHko ikasketan izan eta langabezian egon beharko dute. Ekimenaren kostua ia 220.000 euro dira, horietatik estatuko enplegu zerbitzu publikoak –lehenagoko INEMek- 159.000 euro baino zertxobait gehiago ipiniko ditu eta Ermuko Udala honek berriz, gainerako 60.000 euroak. Programak urte beteko iraupena izango du. Parte hartzaileek lehenengo sei hilabeteetan teoria landu eta ikasiko dute batik bat. Denbora horretan partaide bakoitzak eguneko 6 euroko saria jasoko dute. Lehen sei hilabeteotan ikasleek INEMen alta egoeran jarraituko dute, hortaz bateragarri izango dituzte eguneko sariak eta bestelako prestazioak. Bigarren sei hilabeteetan ikasleek enpresetan benetako praktika profesionalak egin ahal izango dituzte. Sei hileko honetan kontratuak egongo dira eta lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 jasoko dute; hau da 400 bat euro pasatxo.

Ikasi ekinaren bidezko ikastegiaren helburu nagusia hainbat gazte espezialitate horretan trebatzea da, lan merkatura sartzeko izan ditzaketen aukera gehiagotzeko. Halaber, Ermuan -abeletxeko maldan- eraikiko den Nagusien Egoitzaren enpresa esleipendunarentzat lan egin ditzaketen langileak prestatzea. Nagusien egoitza eraikitzeko erakunde honek hitzarmena sinatu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta, azken honek, zerbitzua ustiatuko duen enpresa esleipenduna aukeratu du, hain zuzen ere: ‘Urdatzi’ izenekoa.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.25
Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen
Imagen
03.02.25
Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean
Imagen
23.01.25
Hobetu zure gaitasunak eta lan-aukera onenetarako prest egon

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu