Ermuak ikerketa eta berrikuntzarako teknologi zentroa edukiko du

24.01.06
Ekonomi Sustapena

Ermuak automobilaren industri alorrean ikertzeko eta berritzeko teknologi zentroa edukiko du 2008tik aurrera. Proiektuan jasotzen denaren arabera, 17000 metro karratuko gunea izango da, guztientzako zerbitzuak eta bulegoak izango dituen eraikin zentralarekin eta hori loturik egongo da laborategi eta enpresa berrien mintegiekin. Teknologi zentro berri hori bi urteren buruan jardunean egotea espero da. Bizkaiko Foru Aldundiak proiektuaren finantzazio onartu du eta horretarako 18 milioi euro hornitu ditu. Zentroa eraikitzeko lurrak erosi eta eskuratuta daude jada, Ureta mendian; hau da Areitio gainean. Obrak urte hau amaitu aurretik hastea espero da. Proiektuari hasiera baten ‘Teknopolis’ izena jarri zaio eta bere helburua, automobilaren laguntzaileak diren euskal enpresei berritzen laguntzea izango da, etorkizunean lehiatzen jarraitu ahal izateko. Asmoa laborategi handi bat prestatzea da, bertan proiektu berritzaileak garatzeko eta espezializazio eta berrikuntzaren bidez gure lurraldean sortzen diren produktuei balio gehiago eransteko.

Ermuko Udalak proiektua gauzatzeko ahal duen laguntza guztia eman nahi du eta Totorika alkateak adierazi digunez ‘erakundeak bere esku dagoen guztia egingo du’. Honen esanetan udalak, ''obra-baimenaren tasak ez ditu kobratuko eta hirigintza aprobetxamenduari uko egingo dio'', bere ustez, ''etorkizuna ziurtatzeko, proiektua apustu sendoa eta inbertsioa direlako, Ermuan dauden enpresen eta familia ermuar guztien mesederako” izango dena. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ermuko Udalak hemendik denbora gutxira lankidetza hitzarmena sinatuko dute, proiektua elkarlanean garatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.25
Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen
Imagen
03.02.25
Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean
Imagen
23.01.25
Hobetu zure gaitasunak eta lan-aukera onenetarako prest egon

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu