Gaixo eta laguntza behar dutenen zaintzaileei laguntzeko programa
Gaixo kronikoei eta bere kabuz baliatu ezin daitekeenei laguntzen dieten pertsonentzat laguntza psikologiko eta soziala eskainiko duen programa jarriko da abian, datorren hiletik aurrera. Ekimenaren bultzatzaileak Minbiziaren kontrako elkartea eta emakumeen asanblada dira. Programan izena ematea dohainik izango dute partehartzaileek, ekimenak Bizkaiko Forua Aldundiaren eta Ermuko Udalaren laguntza jasoko baitu. Programaren barne hamar saio aurreikusita daude, asteroko asteazkenetan hain zuzen ere, otsailaren 15ean hasi eta apirilaren 26an amaitu bitartean. Saioak ordu t’erdikoak izango dira, goizeko 10etatik 11,30etara bitartean. Saioak zuzentzeko Minbiziaren kontrako elkarteko bi profesional izango dira; bata psikologoa eta bestea gizarte-laguntzailea.
Parte hartu nahi dutenek jada eta otsailaren 7ra arte izena eman dezakete Emakumearen Topaguneko bulegoetan. Zerbitzu hori zabalik dago goizeko 8etatik eguerdiko ordu 1era eta arratsaldeko 4etatik 8etara bitartean. Ekimenaren sustatzaileek aukera eskaini nahi diete horrelako zereginetan dihardutenek elkarren berri izan eta elkartu daitezen, eginkizun horretan jarduteak sortzen dituen tentsioak, beldurrak eta abar… konpartitu eta horiei aurre egiten laguntzeko. Antolatzaileen ustez, behar horri erantzuten dioten pertsonek askotan ez dute behar besteko laguntza emozionala, ez eta egiten dutenagatiko behar luketen errekonozimendua. Antolatzaileen ustez, laguntza behar duten pertsonei norbaitek lagundu ezik, ‘gure gizarteak ez luke funtzionatuko, gaur ezagutzen dugun moduan’.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako