56 pertsonek hartu dute parte ‘Todos.es’ autobuseko aurkezpenetan
56 ermuarrek bisitatu zuten atzo Industri, Turismo eta Merkataritza Ministerioak herrira bidalitako autobusa, ‘Todos.es’ kanpainaren barne. Autobusak matxura bat izan zuen eta ez zen Ermuan izan eguerdira arte. Internet eta komunikaziorako teknologi berriak aurkeztu eta ezagutarazteko jarduerei ez zitzaien hasiera eman arratsaldera artean. Hortaz, autobusa ordu gutxiago egon izateak eragin zuzena izan zuen bisitari kopuruan, espero baino jende gutxiago pasa baitzen bertatik. Udal web-guneko administraria den Sergio Diaz, arratsaldearen hasieran izan zen bertan web-guneei eta interneti buruzko azalpen laburrak ematen, etorri ziren begiraleekin lankidetzan. Teknologia berriek eskaintzek dituzten aukerak modu praktiko baten ezagutzera hurbildu ziren taldeak, besteak beste, ondokoak izan ziren: Alargunen elkartea; Bakarrik ez elkartea; Ongarai ikastetxea; eta Extremadurako Kultur Zentroa.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa