Hitzaldia emakumearen Topagunean
Ana de Miguelek, filosofian lizentziaduna eta doktorea denak, hitzaldia emango du etzi Emakumearen Topaguneko areto nagusian. Hitzaldiaren titulua ondokoa da: ‘Kontratu sozial berri baterantz; feminismoaren erronkak’. Ekitaldia arratsaldeko seietan hasiko da eta, antolatzaileen esanetan, bi ordu inguru iraungo du.
Ekitaldia Emakumearen Topaguneak hiru hileko honetarako antolatu duen programazioaren barne dago, hain zuzen ere, formaziorako gune eta emakumeentzako jabekuntza eskola deritzanaren barne. Jarduera horren barne, feminismoan interesatuta dauden emakumeek hilean behin elkartzen dira gaur eguneko gaiei buruzko eztabaida sakonak zabaltzen saiatzeko, feminismoaren proposamen teorikoak ezagutarazteko eta azterketa eta gogoeta-gune bat eratzeko asmoz. Argibide gehiagorako deitu 943 17 10 30 telefono zenbakira.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako