Extremadurako zentroaren urteurrena
Extremadurako Zentroak Ermuan sortu zenetik XV. urteurrena bete duela ospatuko du asteburu honetan. Hori dela-eta, erakundeko presidente Juan Vitalek adierazi digunez, jarduera-egitarau ‘xume baina bizia’ prestatu dute datozen bi egunetarako. Jarduerak bihar hasiko dira, bazkalondoan Extremaduran mahai-joko tradizionalaren, ‘cuatrola’ izena duenaren, txapelketa batekin. Gauen, herri osoarentzat irekita egongo den dantzaldia izango dute egoitza sozialean. ‘Gramola’ taldeak girotuko du bere musikarekin dantzaldi hori.
Igandean berriz, bazkideek bazkaria egingo dute, arratsaldeko ordu bietatik aurrera. Bazkari horretan eta azken urteetan egin izan denaren legez, zentroko bi kide omenduko dira. Aurtengoan, omendutakoak bi andre gazte izango dira, , zentroan eta honen alde lanean agertu duten dedikazioarengatik. Gazteak, Azahara Viviens eta Mónica Morato dira, lehena idazkariordea eta gazteria alorreko arduraduna eta, bigarrena, elkarteko idazkari orokorra, hurrenez hurren. Extremadurako Zentroak Ermuan hirurogeita hamar bat bazkide ditu.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan